Sexu- eta
ugaltze-eskubideak giza eskubideen parte dira, eta, besteak beste, eskubide hauek jasotzen dituzte: seme-alabak izan ala ez libreki eta arduraz erabakitzeko eskubidea, bai eta seme-alaben kopurua eta haien arteko tartea ere;
sexualitatearen alorreko informazioa, heziketa eta baliabideak jasotzeko eskubidea; sexu- eta ugaltze-osasunaren mailarik handiena izateko eskubidea, baita sexu- eta ugaltze-osasuneko laguntza-zerbitzuetarako sarbidea ere; osotasun fisikorako eskubidea; bizitza
sexuala izan ala ez erabakitzeko eskubidea; bikotekidea aukeratzeko eskubidea; sexu-harreman adostuak izateko eskubidea; libreki aukeratutako pertsonarekin ezkontzeko eskubidea; sexu-bizitza seguru eta atsegingarria izateko eskubidea.